Amaitu da Jon Morcilloren ibilbidea Athletic Cluben

0

Ibaiganek ez du gauzatu erasoko hegaleko jokalaria berritzeko zuen klausula eta zornotzarrak lehen taldearekin Superkopa irabazita eta 53 neurketa ofizial jokatuta utziko du Kluba

Jon Morcillok, SD Amorebietan utzita dagoen jokalariak, ez du Athletic Cluben jarraituko ekainaren 30etik aurrera. Ibaiganek akordioa berritzeko klausula ez egikaritzea erabaki du, eta jokalariak lehen taldean 53 partida joaktuta, bi gol sartuta eta eta 2021eko Superkopako titulua eskutan utziko du Athletic. Morcillok Real Madriden aurkako finalerdian zein FC Barcelonaren aurkako final historikoan parte hartu zuen.

Morcillo, 25 urtekoa, 2016-17 denboraldian iritsi zen Lezamara Cultural de Durango taldetik CD Basconian sartzeko. Basauriko taldearekin bi urte emankor igaro ondoren, Bilbao Athleticera igo zen, eta kirol urte bikaina osatu zuen Joseba Etxeberriaren aginduetara, 29 partidatan 10 gol lortuz.

Gaizka Garitanok lehen taldera igoarazi zuen, eta denboraldiaurre bikain baten ondoren, lekua lortu zuen taldean. Ondoren ere, Marcelino Garcia Toralen aginduetara, bere partidak izan zituen eta Liga, Kopa eta Superkoparen artean, 36 partidatan parte hartu zuen lehen mailan eman zuen lehen urtean. La Cartujako hitzordu ahaztezinean ere minutuak izan zituen. Morcillok, ezker kolpe zoragarria duen jokalariak, bi gol egin zituen denboraldi hartan, Real Valladoliden eta CA Osasunaren aurkako norgehiagoketan.

Hurrengo urtean, denboraldiko bigarren zatian, Real Valladolidera joan zen utzita. Behin Ernesto Valverderekin, hamar partidu jokatu zituen, denboraldi amaieran lepauztaia hautsi zuen arte. Azken urte honetan, LaLiga Hypermotion mailan salbazioa lortzeko borrokan murgilduta dagoen SD Amorebietan dago utzita.

Athletic Clubek zorte ona opa dio zornotzarrari bere etorkizuneko ibilbide profesionalean, eta, aldi berean, biziki eskertzen dio urte hauetan guztietan erakundearen interesen defentsan erakutsi duen dedikazioa.