Nerea Melgosak AMPEArekin aztertu ditu “talentua eta ekintzailetza kirolean”

0
  • AMPEAk Gasteizen antolatutako ekitaldia
  • Naroa Lezkano, Ruth Brito, Gaizka Toquero, Dafne Triviño eta Teresa Díaz de Apodacarekin batera

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosa AmpeaArabako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteak antolatutako Emakumeen Talentuaren Elkarrizketen V. edizioan izan da gaur arratsaldean, Vital Fundazioaren aretoan, Dendaraban, Gasteizen. Topaketan, hainbat hizlarik aztergai izan dute “elkarrizketari esker kirolean talentua nola bermatu eta ekintzailetza nola sustatu, emakume guztientzako etorkizun berdinzaleagoa eta bidezkoagoa definitzeko”.

Gizarteko eta erakundeetako hainbat ordezkariz gain, ekitaldian Ampeako presidente Idoia Aguillo eta bertako zuzendaritza-taldea izan dira: Cristina Alonso Jauregi, María Arroyo eta Itziar Paunero.

Hizlarien artean honako hauek izan dira: Naroa Lezkano, karateka eta Ying Yang klubeko entrenatzailea; Ruth Brito, triatleta profesionala, entrenatzailea eta enpresaria; Gaizka Toquero, futbol jokalari profesional ohia eta Vels FCko enbaxadorea; Dafne Triviño, Alavés Gloriosaseko kirol-zuzendaria; Teresa Díaz de Apodaca, Arabako Futbol Federazioko zuzendaria, Begoña Sopelana eta Zurine Ortíz de Latierro.