Zatoz San Mamesera lehoien denboraldia agurtzera!

0

Neskek ekainaren 16an, igandea (17:00etan), jokatuko dute Liga Fko azken jardunaldia, Sevilla FCren aurka

Emakumezkoen Athletic Clubek San Mamesen bukatuko du denboraldia, Sevilla FCren aurka Liga Fko azken jardunaldian. Ekainaren 16an, igandea (17:00), jokatuko da neurketa. Denboraldi honetan San Mamesen jokatuko duten hirugarren partida izango da, Madrid CFF eta FC Barcelonaren aurka Kopan aritu ondoren. Jarraian, neurketa horretarako sarrerak eskuratzeko prozedura eta denborak zehazten dira.

Athletic Clubeko bazkideek 0 €ko prezioan sarrera bat erosi ahal izango dute lehentasunez astelehen honetako 10:30etik aurrera. Bazkide txartelak EZ du zelaian sartzeko balio izango eta, beraz, bazkide bakoitzak bere eserlekua erreserbatu beharko du. Hauek zenbakituta egongo dira, eta ez du zertan bere ohiko eserlekua izan behar.
BAZKIDEENTZAKO sarrerak erreserbatu
Horrez gain, bazkideek beste bi sarrera erosi ahal izango dituzte, 10 eurotan (+1 € kudeaketa-gastuak) helduentzat eta 5 eurotan (+1 € k.g.) 17 urtetik beherakoentzat.

Bazkideentzako salmenta esklusiboa osteguneko 10:30ak arte egongo da martxan, orduan irekiko baita salmenta orokorra. Bazkideek sarrera doan lortzen jarraitu ahal izango dute une horretatik aurrera, baina eserlekua aukeratzeko lehentasunik gabe.

Club Athleticeko kideek 72 ordu izango dituzte (asteleheneko 10:30etik osteguneko 10:30era) sarrera kosturik gabe erreserbatzeko. Horrez gain, beste sarrera bat erosi ahal izango dute 10 eurotan (+1 € k.g.). Salmenta orokorra ireki ondoren, doako sarrera ere jaso ahal izango dute, eserlekua aukeratzeko lehentasunik gabe.
CLUB ATHLETICEKO sarrerak erreserbatu
Bestalde, Gazte Abonoek doan erreserbatu ahal izango dute bere eserlekua Ipar Beheko Harmailan maitzaren 10eko, asteleheneko, 10:30etik aurrera.
GAZTE ABONOEN sarrerak erreserbatu
Salmenta orokorra publikoarentzat

Publiko orokorrarentzako sarreren online salmenta ostegunean, 10:30ean, aktibatuko da. Helduentzako sarrerek 10 euroko kostua izango dute (+1 € k.g.) eta 17 urtetik beherakoenek 5 eurokoa (+1 € k.g.).

Sarrerak leihatiletan erosteko ordutegia honako hau izango da:

  • Ekainak 16, igandea: 15:00etik 17:00era.

Norgehiagokaren data eta ordua oraindik zehazteke dago, baina partida jokatu baino hiru egun lehenago San Mameseko lehiatiletak irekiko dira sarrerak presentzialki erosi nahi dutenek hala eskuratu ahal izateko.

Edukieraren banaketa

San Mamesek, sarrera-eskariaren arabera, mailaz maila irekiko ditu harmailak.

  • 1. fasea: Ekialde-Behekoa, Nagusi-Behekoa, Iparralde-Behekoa* eta Hego-Behekoa.
  • 2. fasea: Ekialde Handia
  • 3. fasea: Hegoalde-Altua, Iparralde-Altua eta Nagusi-Altua (ordena honetan eta 2. eta 3. faseen okupazioaren arabera)

* IBH: Gazte Abonoentzako bakarrik irekia.