Eusko Jaurlaritzak 100.000 euroko dirulaguntza emango dio EUSKALIT-i Kultura eta Sormen-Industriek nazioarteko proiektuetan parte hartzea bultzatzeko (Gobernu Bilera 2024-5-21)

0

Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, DC Network Sareko kide gisa, Creativity World Forum kongresua antolatu du aurten Bilbon. KSIen (Kultura eta Sormen Industriak) sektorearen nazioarteko topaketa hori apirilaren 15ean, 16an eta 17an egin zen, eta 500 pertsona baino gehiago bildu zituen. Kongresurako beharrezkoak ziren jardueretako batzuk egin ahal izateko, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak EUSKALIT Kalitatea Sustatzeko Euskal Fundazioaren laguntza izan zuen. Bere funtzioa hiru arlotan zentratu zen:

  • 2024-2025 aldirako laguntzen eta programen mapa bat egitea, nazioarteko eragileen arteko proiektuetan lankidetzan aritu ahal izateko.
  • Nazioarteko deialdietan euskal KSIen (enpresa eta autonomoak edo enpresa bitartekariak) parte-hartzearen eremuan partnerrak eta proiektuen ikuspegia bilatzen laguntzea, eta euskal eragileek zeharkako sare edo partzuergoetan parte hartzen laguntzea, sakoneko berrikuntza gurutzatuarekin.
  • Berrikuntzan oinarritutako nazioarteko lankidetzarako KSIei laguntzeko tresnak zabaltzea, bai programetan bai sareetan, eta Kultura Sustatzeko Zuzendaritzarekin lankidetzan aritzea, nazioarteko lankidetzarako KSIei laguntzeko lerro horien jarraipenean eta bilakaeran sakontzeko.

Lan hori egin ahal izateko, Gobernu Kontseiluak 100.000 euroko dirulaguntza onartu du gaur EUSKALITentzat.