Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2024rako dirulaguntzak ematea hauteskunde sindikalen batzordea eta lurralde-batzordeak osatzen dituzten erakunde sindikalei. ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk 194.600,25 euro jasoko dituzte bakoitzak.
237/2000 Dekretua aplikatuz, 2024ko ekitaldirako aurrekontuan sartutako 778.401 euroak banatzeko prozedura hasi da. Dirulaguntza jasoko duten erakundeak ELA, LAB, CCOO eta UGT dira, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako hauteskunde sindikalen prozesuak kontrolatzeko eta ikuskatzeko batzordeetan parte hartzen duten aldetik, 1999ko urriaren 20ko sindikatuarteko akordioan ezarritakoaren arabera.
Sindikatuek lortutako akordioaren arabera, kopuru hori berdintasunez banatuko da ELA, LAB, CCOO eta UGTren artean, 194.600,25 euro bakoitzarentzat.