Iñaki Williams, LaLigako MVP Afrika

0
PRUEBA

Athletic Clubeko aurrelaria, Bilbon jaioa, Iruñean hazia eta guraso ghanarrak dituena, Afrikako sustraiak dituen txapelketako jokalaririk onena izendatu dute

Iñaki Williams 2023/24ko LaLigako MVP Afrika izendatu dute. Athletic Clubeko aurrelariak Andoni Goikoetxearen eskutik jaso du saria San Mamesen, Afrikako zaleen bozketa publiko baten eta kontinenteko kirol kazetari ospetsuek bidalitako botoen ostean.

Iñaki, Bilbon jaioa eta guraso ghanarrak dituena, Gazte Mailan iritsi zen Lezamara, Iruñean futbolean lehen urratsak eman ondoren. 2014/15 denboraldian egin zuen debuta lehen taldean, Ernesto Valverderen eskutik, eta ordutik 421 partida jokatu ditu elitean Athletic Clubekin, 100 gol sartuta.

Denboraldi honetan 39 partida jokatu ditu LaLigaren eta Koparen artean, guztira 14 tanto eta 5 gol asistentziarekin. Apirilean, gainera, Kopako 25. titulua eskuratu zuen Sevillan.

Urtarrilean Afrikako Kopa jokatu zuen Ghanarekin, eta ezin izan zuen ligako hiru partidatan eta Kopako bi kanporaketatan Athleticekin parte hartu, baina Kopako final-laurdenetan jokatzeko iritsi zen, FC Bartzelonaren aurka, Boli Kostatik denbora errekorrean egindako bidaia baten ondoren. Aurrelari zuri-gorriak, gainera, markagailua irauli zuen taldea finalerdietara sailkatzeko, eta finalerdietan berriro sartu zuen gola.

Hirugarren denboraldia da LaLigak sari hau ematen duena Afrikako jokalari nabarmenenak aitortzeko. Aurtengo edizioan, Williamsek Brahim Diaz (Real Madril), Yousesef En-Nesyri (Sevilla FC), Hamari Traore (Real Sociedad), Bertrand Traore (Villarreal CF) edo Jonathan Bamba (RC Celta) gainditu ditu.

Aurreko bi edizioetan, irabazleak Yassine Bounou (Sevilla FC, 2021/22) eta Samuel Chukwueze (Villarreal CF, 2022/23) izan ziren.