Maiatzak 21 Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Mundu Eguna da

0

Donostiak bat egiten du egun honen ospakizu ‘Ahaztu nire azentua’ kanpainarekin

Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Mundu Eguna maiatzaren 21ean ospatzen du urtero UNESCOk, eta munduko kulturen aberastasuna ez ezik, kulturarteko elkarrizketaren, aniztasunaren eta inklusioaren garrantzia ere nabarmentzen du. Kultur aniztasuna garapenaren indar eragilea da, ez soilik hazkunde ekonomikoari dagokionez, baizik eta bizitza intelektual, afektibo, moral eta espiritual aberasgarriagoa izateko bitarteko gisa. Kanpaina honen bidez, kultura desberdinak irudikatzearen eta elkarlotzearen aberastasuna nabarmendu nahi da.

Hizkuntza gure tradizioak ospatzeko topagunea da, zein testuingurutan ikasi dugun kontuan hartu gabe. Horregatik, AHAZTU NIRE AZENTUA kanpaina antolatu da. Sareen bidez gehienbat, baina kartelen eta postalen bidez ere, kulturarteko elkarrizketak bakea edo garapen iraunkorra bezalako helburuak lortzeko duen funtsezko zeregina ezagutzera eman nahi du, besteak beste.

Jarduerak

Asteartean, hilak 21, arratsaldeko 17:30etatik aurrera:

  • Nerea Kortabitarte kazetari donostiarrak idatzitako «BALOREAK» liburua aurkeztuko da Aieteko Bakearen Etxean. Hamabi emakume ilustratzailek parte hartzen dute liburu honetan, eta immigrazioarekin, kultura-aniztasunarekin eta gizarte-eraldaketarekin lotutako gaiak jorratzen ditu, hamabi balio unibertsalen bidez.
  • Hainbat ekintza burutuko dira, besteak beste, olerkiak irakurriko dira haurren partaidetzarekin, familientzako tailerrak eta txokolatada bat kultur aniztasuna elkarrekin ospatzeko.

Cristina Lagék, Aniztasuneko, Inklusioko eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkariak adierazi duenez, «desberdinak izatea, arazoa baino gehiago, altxorra da, aukera bat. Gure gizartea, baita gure hiria ere, koloreen, jatorrien, kulturen, iritzien eta bizimoduen amalgama da, eta aniztasun hori errespetatzea eta defendatzea da gure konpromisoa. Denok sartzen gara aterki beraren azpian, gure jatorria eta bizitza ulertzeko modua edozein dela ere. Ez dago pentsamendu bakarra edo izateko eta bizitza ulertzeko modu bakarra baino okerragorik «. «Azentuak itsasgarri gisa jokatzen du, kultur errealitate desberdinen arteko lotura gisa. Hitz egiterakoan ez du axola jatorriak; azentua hizkuntza da eta hizkuntza kulturen, tradizioen eta trukearen arteko topagunea da «, adierazi du.