Melgosak ‘Aniztasuna enpresetan. Erronkak eta aukerak’ jardunaldian parte hartu du, Mututaliak antolatuta

0
  • Ekitaldian mahai-ingurua bat ere eskaini da eta FEKOOR, Amafrika, EHLABE eta REDIko ordezkariek parte hartu dute bertan

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak Mututaliak antolatutako Aniztasuna enpresetan. Erronkak eta aukerak jardunaldian parte hartu du gaur. Mutualiaren Aniztasunaren Astearekin bat etorriz egin da bilera, Mutualiaren Bereizmen Handiko Ospitalean.

Melgosak nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritzak lanean dihardu “Euskadi balio partekatuen inguruan eraikitzeko, bizikidetzaren eta berdintasunaren erronkari aniztasunaren barruan bere dimentsio guztietan helduz”. “Euskadikoa gizarte anitza, plurala, solidarioa eta irekia da. Gainera, kohesionatua ere izan behar du, eta neurri handi batean hala da”, azpimarratu du.

Ekitaldian mahai-inguru bat eskaini da, eta bertan izan dira Pedro de La Torre (FEKOOR, Gutxitasun Fisikoa edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea), Lidia Kinson (Amafrika), Pablo Moratalla (EHLABE, Euskadiko Gizarte Ekimeneko Enplegu Zentro Berezien Elkartea) eta Borja Sanz de Aja (REDI, Enpresetan Aniztasuna Txertatzeko Enpresa Sarea).