UDCA Tenerife, denboraldiko azken gonbidatua Lezaman

0

Athleticek etxean galdu gabeko partiden bolada luzatu nahi du ostiralean

Maiatzaren amaiera eta Liga F-ko azken txanpa. Lehoiek UDCA Teneriferen aurka jokatuko dute ostiral honetan, 18:00etatik aurrera. Bilbo eta San Mames emakumezkoen futbolaren erdigunea izango diren asteburuan, Champions League tarteko, Lezamak azken aldiz hartuko du denboraldi honetan David Aznarren taldearen partida. Talde zuri-gorriak sendo eutsi nahi dio bere gotorlekuari, ez baitu punturik galdu bigarren itzulian Lezaman jokatutako partidetan. Are gehiago, denboraldi honetan hiru partida baino ez ditu galdu etxean: Barcelona, Real Madrid eta Madrid CFF taldeen aurka.

Helburua argia da: sailkapeneko postu bakoitza borrokatu du denboraldia amaitu arte, ekainaren 15ean edo 16an San Mamesen.

Horrela datoz ostiralerako hitzordura bi taldeak

Athletic seigarren da bosgarrena da sailkapenean, Madrid CFFrengandik bi puntura, eta sailkapeneko aukera guztiak agortu nahi ditu denboraldia amaitu arte.

UDCA Tenerifek partida fisiko eta borrokatua planteatuko du. Sailkapenaren erdian daude 31 punturekin eta denboraldi honetan nolabaiteko irregulartasuna izan dute. Bere zelaiak ez du izan aurreko denboraldietako indarra eta 2024. urtea aldapa gora jarri zaie kanariarrei. Azken jardunaldietan erdilari titularrak galdu ditu Natalia Ramosen eta Paola Hernandezen lesio larriengatik. Blom eta Gift Monday dira bere aurrelari golegileenak, sei eta bost tantorekin, hurrenez hurren.