Europako hogei aditu bildu dira Bilbon indarkeria matxistaren delituetarako espetxeratzearen ordezko neurriak lantzeko

0
  • Condeferation of European Probation (CEP) gobernuen eta unibertsitateen ordezkariek osatzen dute, beste eragile akademiko eta judizial batzuez gain. Eusko Jaurlaritza 2024an sartu ondoren, lehen aldiz bildu da Euskadin
  • Praktika onak trukatzea du helburu, gizartea kartzelaratzera jo gabe babesteko ardura komunarekin; horretarako, zigortutako pertsonak gizarteratzea sustatzen du, zigor komunitarioen bidez
  • Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak indarkeria matxistari buruzko bi programa garatzen ditu: psikohezkuntzakoa Aldatuz eta Gakoa terapeutikoa
  • Nerea Melgosa: “CEPerekin partekatzen dugu arau-hausleen gizarteratzea, komunitate-zigorren, zaintzapeko askatasunaren, bitartekaritzaren eta adiskidetzearen bidez”

Confederation of European Probation (CEP) Europako erakunde bat da, eta hainbat justizia-administraziok, unibertsitatek, pertsona akademikoek eta Justiziaren esparruko profesionalek osatzen dute, besteak beste. Bere eginkizuna zigortutako pertsonen gizarteratzea sustatzea da, zigor komunitarioen bidez. Foro horretan jardunbide egokiak trukatzen dira, gizartea espetxeratzera jo gabe babesteko kezka komunarekin; izan ere, haien azken helburua da espetxea alternatiba bat izatea, eta ez lehen aukera. CEP-ak tratatu beharreko delituaren tipologiaren arabera banatzen ditu lan-eremuak. Horretarako, kideek aldizkako bilerak egiten dituzte online, eta topaketa presentzial bat egiten dute urtero Konfederazioaren lurralde batean.

Aurten, Bilbok indarkeria matxista ardatz duen lantaldea hartu du anfitrioi gisa. Horrela, espetxearen ordezko neurrietan adituak diren hogei bat pertsona Euskadiko Artxibo Historikoan bildu dira, eta Genero Indarkeriaren taldearen lehen bilera izan da, etxeko indarkeria eta sexu-delitu gisa sailkatutako delituak lantzen zituzten aurreko bi talde batzea erabaki ondoren. Era berean, Europako Konfederazioarekin bat egin duen azken kidea izan da Euskadi, eta aurkezpen ofiziala egin da.

Bilera Jana Špero CEPeko idazkari nagusiak zuzendu du, eta Kieran McCartan West England Bristol Unibertsitateko irakaslea izan da moderatzaile. Bertan, Irlanda, Danimarka, Portugal, Letonia, Kroazia, Malta, Ipar Mazedonia eta Kataluniako ordezkariek parte hartu dute; eta Turkia eta Erresuma Batua izan dira bere bi jarduera-programak aurkeztera gonbidatu dituzten herrialdeak.

Euskal ordezkaritza Endika Biotak egin du, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuko lantaldeko kideak. IRSE-Euskadik kudeatzen du, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren zuzendaritzapean.

Lanaldia goiz osoan luzatu da, eta 2024-2026 lan-plana zehaztu da.

Euskal espetxe-eredua

Eusko Jaurlaritzako jarduneko Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosa Euskadiko Artxibo Historikora joan da taldeari ongietorria emateko. Bere hitzaldian, Euskadi Europako Konfederazioan sartu berri dela nabarmendu du. “Herrialde elkartu berriena gara, eta Europako gure kideen esperientzietatik ikasi nahi dugu, baita gure jakintza eskaini ere”, esan du.

Halaber, Melgosak nabarmendu du bertako lan-ildoa bat datorrela Eusko Jaurlaritzak 2021eko urrian Euskadiko hiru espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik bultzatutako euskal espetxe-ereduarekin. “Bat gatoz bertako arau-hausleen gizarteratzearekin, komunitate-zigorren, zaintzapeko askatasunaren, bitartekaritzaren eta adiskidetzearen bidez. Hori da gure espetxe-ereduaren oinarriek ezartzen duten helburuetako bat”, azaldu du.

Bestalde, Endika Biotak indarkeria matxistako kasuetarako Euskadin lantzen diren programa espezifikoak azaldu ditu: Aldatuz programa psikohezitzailea eta Gakoa programa terapeutikoa, hain justu: “Bakoitzak bere esparru juridikoa du, baina, azken batean, biek bilatzen dutena da gizonek beren maskulinotasun toxikoarekin kontaktuan jartzea eta hori saihesteko beharrezko aldaketak egiten laguntzea, azken finean, programa horien hartzaile nagusiak bikotekideak eta etorkizunean izango dituzten bikoteak baitira”.

Hala, euskal ordezkariak onartu du “Euskal Herriko sistema juridikoan aldaketaren bat gertatzen ari dela, eta ziur gaude zeregin garrantzitsua izango duela bide berri horretan”.

Azkenik, Jana Spero CEP-ko idazkari nagusiak adierazi du Konfederazioa dela baldintzapeko askatasunaren esparruko profesionalez osatutako «nazioarteko erakunderik handiena eta zaharrena». «Europar Batasunarentzat eta Europako Kontseiluarentzat, CEP baldintzapeko askatasunaren ahotsa” dela esan du.

ZIGORREN KUDEAKETAREN TXOSTENA EUSKO JAURLARITZA – IRSE EUSKADI

 

  • ZIGORREN KUDEAKETARI BURUZKO DATU OROKORRAK – ESKU HARTZEKO PLANAK

 

2020 2021 2022 2023
4.487 6.548 7.498 7.016

 

  • DATU OROKORRAK – GENERO INDARKERIA

 

URTEA ARABA BIZKAIA GIPUZKOA GUZTIRA
2020 134 240 135     509
2021 154 429 222     805
2022 175 496 330 1.001
2023 180 322 475       977 *

 

* Pertsona batek hainbat jarduera-plan izan ditzake; horregatik, programetako pertsona-kopurua (964) txikiagoa da.

 

DATUAK 2023 – INDARKERIA MATXISTA

 

  • ESPEDIENTEEN EGOERA

 

IZAPIDETZAN 381
Kudeatzen 173
Betetzen 208
AMAITUTA 596
Artxibatuak 99
Beteak 497

 

  • ALDATUZ PROGRAMA PSIKOEDUKATIBOA

 

GARATUTAKO PROGRAMAK

32
Taldekako saioak 192
Parte-hartzaileen kopurua

378

 

  • GAKOA PROGRAMA TERAPEUTIKOA

 

  ARABA BIZKAIA GIPUZKOA GUZTIRA
Banakako saioak 497 1.532 894 2.923
Taldekako saioak 0 41 53 94
GUZTIRA 497 1.573 947 3.017

 

  • LURRALDEKA

 

ARABA 180
BIZKAIA 468
GIPUZKOA 316
GUZTIRA 964

 

  • ADINAGATIK
  ARABA BIZKAIA GIPUZKOA GUZTIRA
18-30 20 74 49 143
31-40 45 134 80 259
41-50 62 146 77 285
51-60 25 63 55 143
61-70 9 16 12 37
+ 71 4 3 3 10
Zalantzan 15 32 40 87

 

  • 2023 DELITUAK – GENERO-INDARKERIA

 

DELITU NAGUSIAK GUZTIRA %
Tratu txarrak 471 39,51
Mehatxuak 202 16,95
Bortxapenak 117 9,82
Kondena haustea 114 9,56
Ohiko genero-indarkeria 86 7,21
Lesioak 78 6,54
Irainak 54 4,53
Osotasun moralaren aurkako torturak eta bestelako delituak 27 2,27