Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria «Lurrina. Balenciagaren garaian» erakusketaren aurkezpenean parte hartu du gaur. Ikuskizunak Balenciagaren bizitzarekin bat datorren kronologia batean oinarrituta –1895-1972–, erakusketak perfume modernoaren historia azaltzen digu, barne hartuta jostunaren haurtzaroa markatu ahal izan zuten zenbait lurrin, haren sorkuntzetako batzuk (esaterako, 1947ko Le Dix ospetsua) eta haren azken urteetako perfumeak.
Erakusketa honetan, Aldamar jauregiko hiru erakusketa-aretoetan bilduta, Anne de Thoisy-Dallemen eta Juanjo Ruiz Crivilléren bilduma zabaletako aukeraketa bat aurkeztuko da, Cristóbal Balenciaga Museoko eta Donostiako Benegas lurrin-dendako zenbait erreferentziarekin batera; gainera, usaimen-esperientzia bat eskainiko da, Versallesko Osmothèque kontserbategiak berregin dituen lurrin historikoei esker.
Informazio gehiago hemen.