Martxoan ondasunen esportazioek izandako beherakada eta euskal hoteletako ostatu-gauen etengabeko gorakada ditu ardatz gaur Astekonomiak

0

Martxoa ez zen hilabete ona izan Euskadiko ondasunen esportazioentzat, % 20tik gorako jaitsiera izan baitzuten. Adierazle horrekin, euskal hoteletako ostatu-gauen balantzeak erakusten duen aurpegi onarekin batera, abiatzen da gaur Astekonomia. Asteko laburpen honek erreparatu egiten dio, beste adierazle batzuen artean, zerbitzuetako negozio-zifrari ere.

Alde batetik, martxoan, Euskadiko ondasunen esportazioak % 23,7 jaitsi ziren aurreko urteko aldi beraren aldean. Bilakaera hori produktu ez-energetikoek izandako portaera negatiboak eragin zuen (% -26,0); produktu energetikoek, ordea, % 25,9 egin zuten gora.

Bestalde, apirilera arte, Euskadiko hotel-establezimenduetako ostatu-gauak % 4,9 igo ziren aurreko urteko aldi beraren aldean. Zehazki, ia bi milioi ostatu-gau egin ziren: serie historiko osoan lehen lauhilekoan lortutako erregistrorik altuena, hain zuzen.

Era berean, INEk argitaratutako informazioaren arabera, martxoan % 8,9 jaitsi zen zerbitzuen negozio-zifra. Jaitsiera Aste Santuaren ospakizunak eragin zuen; izan ere, zuzendu gabeko datu gordinak eman baitziren. Dena den, martxoan serie historiko osoan lortutako bigarren erregistrorik onena izan zen. Bestalde, enplegua % 1,0 hazi zen aurreko urteko aldi beraren aldean.

Asteroko laburpen hau minutu bateko iraupeneko bideo hauen oinarria da, eta gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena erraztea du helburu.