Euskadi Estatuko lehen eskualdea da aurrerapen sozialean, Europako Batzordearen arabera

0

Euskadi Estatuko lehen eskualdea da aurrerapen sozialean, eta 44.a Europan, guztira 236ren gainean, EU Social Progress Index-en edizio berrian jasotako emaitzen arabera. Europako Batzordeak garatzen du tresna hori, irizpide-sorta zabal batean EBko eskualdeen arteko konparazioa errazteko tresna gisa, eta arduradun politikoei eta alderdi interesdunei laguntzen die eskualde batek gizarte- eta ingurumen-alderdietan dituen indarguneak eta ahulguneak ebaluatzen.

Hau hirugarren edizioa da, 2016an eta 2020an egindako argitalpenen ondoren. Aurreko bi atalekin alderatuta, Euskadik hobetu egin du bere postua sailkapen honetan:

EU Social Progress Index 2016: 102. postua (Europako 272 eskualderen aldean).

EU Social Progress Index 2020: 48. postua (Europako 240 eskualderen aldean)

Euskadik 113,5 puntu lortu ditu batez beste, 27-EBko batez bestekoa 100 izanik, eta Estatuko batez bestekoa 103,5.

Jarraian, bere pareko eskualdeekin alderatuta Euskadi nabarmentzen den alderdi espezifiko batzuk adierazten dira:

Goi-mailako jarduneko arloak:

  • Elikadura eta zainketa medikoak: 107,1 (parekoen batezbestekoak: 106,7)
  • Segurtasuna: 123,3 (parekoen batezbestekoak: 110,1)
  • Ingurumen-kalitatea: 113,8 (parekoen batezbestekoak: 109,5)
  • Hezkuntza aurreratua: 156,7 (parekoen batezbestekoak: 131,0)

 

Erabilitako metodologiari dagokionez, indizea hiru dimentsio zabaletan oinarritzen da (oinarrizko beharrak, ongizatearen oinarriak eta aukera), eta, aldi berean, hamabi osagai erabiltzen ditu, hala nola nutrizioa eta arreta medikoa, ura eta saneamendua, etxebizitza eta gizarte inklusiboa, besteak beste.