Sektore biosanitarioak gero eta ingurune global konplexuagoari egin behar dio aurre, globalizazioaren, protekzionismoaren eta aurrerapen teknologiko azkar eta jarraituen ondorioz. Egoera honetan, biozientzietako eta osasuneko enpresek, bokazio globala izanik, arau-esparru zorrotz eta aldakot batera egokitu behar dira, batez ere beren produktuek lagin biologikoak, kultibo-zelularrak edo garraiorako eta kontserbaziorako baldintza bereziak behar dituzten materialak dituztenean.
Ildo horretatik, Basque Trade & Investment (BasqueTrade) SPRI Taldeko euskal enepresak nazioarteko agentziak, Basque Health Clusterrerekin batera, nazioarteko merkataritzari eta aduanei buruzko jardunaldi bat antolatu du ekainaren 21ean, 9: 00etan, Bizkaiko Parke Teknologikoko BHC egoitzan, Derion, zalantzak argitzeko eta sektore biosanitarioko produktuak esportatzen dituzten edo esportatzen hasten diren enpresei ezagutza emateko.rio),
Jardunaldia, produktuak esportatzen dituzten eta, beraz, nazioarteko merkataritzaren eta aduanen gakoak ezagutu behar dituzten sektore biosanitarioko enpresei zuzenduta dago, etaa nazioarteko eragiketei eragiten dieten prozedurak eta araudiak sakonago ulertzea ekarriko du.
Horretarako, hainbat adituk hartuko dute parte; besteak beste, María José Díaz, Aero-Ferrolako Premiazko Paketeen Zerbitzuaren negozio-arloko arduradunak, eta nazioarteko bidalketen esperientzia praktikoei buruz hitz egingo du. Bestalde, Koldo de la Cruz, FedEx-eko eskualdeko kontuen exekutiboak, bere ikuspegia eta esperientzian oinarritutako irtenbideak eskainiko ditu. Horrez gain, Beatriz Iñarritu Deusto Business Schooleko irakasleak nazioarteko merkataritzako aduanak aztertuko ditu, eta Marta Prado Incotrans enpresako zuzendari nagusiak nazioarteko kate logistikoko digitalizazioa aztertuko du.
Halaber, ekitaldian hainbat gai landuko dira, hala nola aduanek nazioarteko merkataritzan egiten duten jardueraren analisia, kanpo-merkataritzako eragiketei lotutako kostuak eta INCOTERMak. Termino horiek garraioan erabiltzen dira, salgaien kostuen eta arriskuen banaketa aldeen artean zehazteko. Nazioarteko garraiorako alternatibak eta esportazio eragiketetarako behar den oinarrizko dokumentazioa ere aztertuko dira.
Jardunaldira joateko, ezinbestekoa da esteka honen bidez tokia erreserbatzea.