Elankidetzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskal Fondoak eta Senegaleko Saint-Louis udalerriak lankidetza teknikoko ekimenak sustatuko dituzte

0
PRUEBA
  • Sinatutako Elkar Ulertzeko Memorandumak lau urteko iraupena izango du, eta Euskadiko eta Senegalgo eragileen arteko trukeak sustatuko ditu

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailekoaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Euskal Fondoaren eta Senegaleko Saint-Louis komunaren arteko Elkar Ulertzeko Memorandumari. Helburua da udalerriaren gaitasunak indartzea, ezagutza teknikoko trukaketen bidez.

2023ko azaroan, aipatutako erakundeek misio bat egin zuten Saint-Louisen lankidetza teknikoko estrategia bat zehazteko. Memoradumaren bidez, alderdi sinatzaileen arteko lankidetza instituzionalaren esparru orokorra ezarri nahi da, komunaren gaitasunak indartzeko.

Udalerria indartuko da ezagutza teknikoak eta kudeaketa arlokoak trukatuz, gobernantza sistemetan eraldaketa positiboak lortzeko. Laguntza teknikoa, orientazioa eta prestakuntza barne hartuko ditu, biztanleriaren behar zehatzetara egokitutako proiektuen bidez.

Gauzak horrela, elkarlanerako lau lan-ildo aurreikusten dira: instituzionala, erregistro zibilaren sistema modernizatzea, informazio geografikoko sistema bat ezartzea, errolda-sistema komuna osora hedatzea eta tokiko fiskalitatearen garrantziari buruzko laguntza eskaintzea; formazioa, lanbide-heziketari laguntza emateko eta ikuspegi pedagogiko berriak garatzeko euskal unibertsitateen eta Gaston Berger Unibertsitatearen arteko trukeen bidez. Hirugarren lan-ildoa, emakumeen ahalduntzean eta haien parte-hartze ekonomiko, politiko eta sozialean hainbat eragile sendotzeko izango da, eta, azkenik, laugarren ildo bat egongo da, ezarpenean sor daitezkeen gaiei irekia.

Lankidetza horiek aldeaniztasunak izan daitezke, sinatzaile guztien artekoa eta/edo aldebikoa, Saint-Louisen eta zenbait euskal instituzioren artekoa. Gainera, interesa duten bestelako erakundeek ere Memorandumari atxiki ahalko dira.

Lankidetza teknikoko beste ekimen batzuk

Onartu berri den Lankidetzarako eta Elkartasunerako Legeak euskal sektore publikoa gonbidatzen du Hegoko eragileen eta euskal eragileen arteko lankidetza teknikoko eta ezagutza-trukeko ekimenak sustatzera, erronka partekatuei aurre egiteko.

Ildo horretan, eLankidetzak lankidetza teknikoko hainbat ekimen bultzatzen ditu, eta horietan Euskadiko zein Hegoko herrialdeetako eragileek hartzen dute parte. Programa horien artean daude, besteak beste, Osasun Globala Ginea Bissau-Euskadi edo AKUAL. Lehenengoan, euskal osasun-langileek Simão Mendes Ospitale Nazionaleko profesionalei laguntzen diete; bigarrena ur eta saneamenduaren arloko programa da, eta Euskadiko lankidetzako erakunde publikoek eta El Salvador, Costa Rica eta Euskadiko ur-arloko erakundeek parte hartzen dute.