Elankidetzak Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzua Fundazioa babestuko du

0

Gobernu Kontseiluak 150.00 euroko dirulaguntza onartu du JRS-Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzua Fundazioari zuzendua. Laguntza horrekin, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailekoa, babestuko du fundazioaren 2025-2029 esparru estrategiko orokorraren lanketa parte-hartzaile eta lokalizatua.

JRS fundazioa Jesusen Lagundiari lotutako erakundeen sare bat da, eta migratzera behartuta dauden pertsonen eskubideak lagundu, arreta eman eta defendatzea du helburu. 58 herrialdetan dauen nazio eta eskualde bulegoetan egiten du lan, eta zuzeneko harremana dute lekualdatutako pertsonekin eta errefuxiatuekin. Bere esku-hartzea arloak ekintza humanitarioaren, garapenaren eta bakearen eraikuntzaren artean daude: hezkuntza, diru-sarrerak sortzea eta bizibideak sustatzea, osasun mentala eta laguntza psikosoziala eta bizikidetza.

Zuzeneko laguntza horren bidez, eLankidetzak nazioartean erreferentea den erakunde humanitario baten esparru estrategikoa modu kolektiboan, partaidetzaz eta modu lokalizatuan egiten lagunduko du. Dirulaguntzaren xedea bikoitza da: alde batetik, beste erakunde humanitario batzuetan erreplika daitekeen prozesu batetik ikastea, eta, bestetik, egungo testuinguru humanitarioari buruzko ikaskuntza lortzea.