Eusko Jaurlaritzak 280.000 eurorekin lagunduko ditu alderdi politikoen fundazioak

0

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako aurtengo dirulaguntza deialdia. Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 280.000 euro bideratzen ditu deialdi honetara pentsamenduaren arlo guztiak, batez ere, politikoa, soziala eta kulturala, aztertzeko, ikertzeko eta garatzeko proiektu, programa edo jarduerak bultzatu eta sustatzeko helburuarekin.

Interesa duten fundazioek ekainaren 11tik aurrera hilabeteko epea izango dute eskariak aurkezteko eta besteak beste honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:  garatuko dituzten programa edo proiektuen aurrekontua, memoria eta gauzatze egutegia

2023ko deialdian Fundación para la Europa de los Ciudadanos, Fundación Ramón Rubial Fundazioa, Iratzar Fundazioa eta Sabino Arana Fundazioak jaso zituzten dirulaguntzak.