Eusko Jaurlaritzak AZPITEK 2024 laguntza-programaren deialdia egin du I+G+B garatzeko ikerketa-azpiegiturak erosteko

0
  • 857.142 euro bideratuko dira
  • Foku Anitzeko Zentro Teknologiko eta Ikerketa Kooperatiboko Zentro gisa kreditatuta dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei zuzenduta dago 

Gobernu Kontseiluak onartu egin du 9.857.142,86 euro bideratzea I+G+B garatzeko eta etorkizunean emaitzak baliozkotu eta frogatzeko ikerketa-azpiegiturak eta -ekipamenduak erosi, instalatu eta eguneratzeko laguntza-programara (AZPITEK 2024).

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak kudeatzen ditu laguntzak, eta erakunde zientifiko teknologikoei zuzenduta daude, hau da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko foku anitzeko zentro teknologikoei eta ikerketa kooperatiboko zentroei. Azken helburua Euskadiko ikerketa-azpiegiturak indartzea da, arlo teknologiko/digitalean, energetiko/klimatikoan eta soziosanitarioan aurrera egin ahal izateko.

Euskadik bere lehiakortasun ekonomikoa eta oparotasuna bultzatu behar ditu lehiakortasun-egoera global batean, eta helburu hori lortzea, neurri handi batean, I+G+Bren mende dago. Euskal industriak produktu, prozesu eta zerbitzu berrietan teknologia txertatzeko duen gaitasuna funtsezkoa da bere produktibitatea handitu ahal izateko. Horregatik, enpresek lankidetza indartu behar dute I+G+Bko eragileekin, eta abangoardiako ikerketa-azpiegituretarako sarbidea bermatuta izan.

AZPITEK 2024k ikerketari lotutako jardueretan ꟷbesteak beste emaitzak etorkizunean baliozkotu eta frogatzeaꟷ erabilitako ikerketa-azpiegiturak eta -ekipamendua erosteko, instalatzeko eta eguneratzeko ekintzak diruz laguntzen ditu, eraikinak eraikitzeko, birmoldatzeko edo hobetzeko obra zibila eta erabilitako altzariak barne.

AZPITEK 2024 programako dirulaguntzak jarduera ekonomikoak nahiz ez-ekonomikoak finantzatzeko erabil daitezke, Batzordearen Komunikazioan, “Ikerketa, garapen eta berrikuntzarako estatu-laguntzei buruzko Esparrua (204/C 198/01)”, araututako baldintzetan. 

Laguntzen mugak ehuneko hauetara iritsi daitezke: azpiegituraren erabilera erakunde onuradunaren jarduera ekonomikoarekin lotuta badago, % 50era, eta azpiegituraren erabilera erakunde onuradunaren jarduera ez-ekonomikoarekin lotuta badago, % 100era.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskaeran sartzeko eta betetzeko, egoitza elektroniko hau erabiliko da:

https://www.euskadi.eus/servicios/1110704/ (gaztelania) https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1110704/ (euskara)