PRUEBA
Gaur goizean, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan delarik, asteroko ohiko batzarra izan du Gobernu Kontseiluak.
Gaurko batzarrean Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Agindu bat onartu da, hain justu ere, guztira, 93.893.204 euro bideratzeko, alokairu sozialeko eta etxebizitzak birgaitzeko laguntza-programak finantzatzeko.
Era berean, Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio, Barakaldon, Antonio Trueba Bigarren Hezkuntzako Institutuaren (IES Antonio Trueba BHI) eraikin berria egiteko. Eraikin berri honek, orotara, DBHko 6 lerrori eta Batxilergoko 4 lerrori emango die aterpea, eta eraikitze-lanak 2025. urtearen lehenengo seihilekoaren barruan egitea aurreikusi da.