Lehiaren Euskal Agintaritzak beka bat deitu du bere egoitzan prestakuntza-praktikak egiteko

0

Aurreko deialdietan emaitza onak lortu ondoren, Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEAk) beste beka baten deialdi publikoa egingo du bere egoitzan prestakuntza-praktikak egiteko. Horrela, ahalbidetu nahi da duela gutxi goi-mailako unibertsitate-titulua lortu eta LEAren berezko eginkizunei dagozkien esparruetan prestakuntza teoriko-praktikoa sakondu nahi dutenek hori lortzeko aukera izan dezaten.

Ildo horretatik, Jaurlaritzaren Kontseiluak beka honen deialdia onartu du gaur. Bekak gehienez ere hamar hilabeteko iraupena izango du, eta 11.600 euroko zuzkidura. Zuzenbidearen, Ekonomiaren edo Enpresaren arloetan graduko, lizentziaturako edo pareko unibertsitate-titulua duten pertsonei zuzenduta dago.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.