Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 12.073 ikaslek eta Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo bat egin duten 849k Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) hasiko dute ekainaren 5an, asteazkenean, Euskal Herriko Unibertsitatean. Guztizkoa, 13.433, iazkoa baino % 0,2 handiagoa da, orduan 13.401 matrikulatu baitziren USE egiteko. Nabarmentzekoa da LHko ikasleetan jasotako igoera, 815tik 849ra pasatu dira eta, hau da, %4 gehiago.
Datorren astean USE egingo duten Batxilergoko eta LHko ikasle horiek campuska banatzen baditugu, 1.762k egingo dute Arabako Campusean, 6.291ek Bizkaikoan eta 4.786 Gipuzkoakoan, beste 83 ikasle ez daude campus batera atxikita. Hizkuntzari dagokionez, batxilergoko ikasleen % 77.21ak (9.322 ikasle) euskaraz egingo dute proba, eta % 22.79k (2.751) gaztelaniaz. Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo bat egin duten ikasleei dagokionez, % 55.48ak (471) euskaraz egingo dute proba, eta % 44.52ak (378) gaztelaniaz.
Azkenik, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluaziora aurkezten diren ikasleen % 57.84 (7.474) emakumeak dira eta % 42.16 (5.448) gizonak. 12.922 pertsona horiei aurreko ikasturteetako 511 ikasle gehitu behar zaizkie, nota igotzeko irakasgai espezifikoetara aurkezten direnak.
Premia bereziak dituzten Ikasleak
Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako hezkuntza-premia bereziak dituzten 703 ikaslek egokitzapenak beharko dituzte Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio-proba egiteko. Aurreko urteko ikasle kopuruari dagokionez (598), ikasturte honetan eskaerak % 17.6 gehitu dira.
USE proba egiteko egokitzapenak indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubidea dira, eta neurri horrek bermatzen du ikasle guztiek izango dutela proba egiteko aukera berdintasuna.
Sarbide probetako egokitzapen guztiak UPV/EHUko Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak kudeatzen ditu ezarrita dagoen prozedurari jarraituz.
Probak eta emaitzak
Ohi denez, USE hiru egunetan egingo da, asteazkenetik, ekainak 5, ostiralera arte, hilak 7. Azterketei dagokienez, pandemian sortutako egitura malgua mantendu da. Azterketei dagokienez, pandemian nagusitu zen egitura malgua mantentzen da. Edizio honetako berritasun bakarrak honako hauek dira: Hezkuntzaren Lege Organikoa (LOMLOE) aplikatuz, aurten ikasleek Espainiako Historiako azterketa edo Filosofiaren Historiako azterketa egitea aukeratu ahal izango dute, eta, gainera, hautazko eta modalitateko irakasgaien kopurua 30 ikasgaira igo da, eta horrek epaimahai bat gehiago eratzea ekarri du.
Proben emaitzak ekainaren 13an, 12:00etan, argitaratuko dira.
2024ko USE egingo duten ikasleen datu xehatuak
BATXILERGOA | GAZTELERA | EUSKARA | GUZTIRA SEXUKA | GUZTIRA CAMPUSAK | |
ARABA | Emakumeak | 251 | 720 | 971 | 1.667 |
Gizonak | 189 | 507 | 696 | ||
BIZKAIA | Emakumeak | 934 | 2.414 | 3.348 | 5.859 |
Gizonak | 745 | 1.766 | 2.511 | ||
GIPUZKOA | Emakumeak | 331 | 2.233 | 2.564 | 4.511 |
Gizonak | 266 | 1.681 | 1.947 | ||
GUZTIRA | Emakumeak | 2.716 | 9.321 | 6.883 | 12.037 |
Gizonak | 5.154 | ||||
*CAMPUSERA ATXIKI GABE | Emakumeak | 25 | 1 | 26 | 12.073 |
Gizonak | 10 | 0 | 10 |
* Campusetara atxikita ez dauden baina UPV/EHUn azterketa egiteko eskatu duten ikasleak.
LANBIDE HEZIKETA | |||
Guztira sexura | Emakumeak | 565 | 849 |
Gizonak | 284 | ||
Hizkuntza | Euskara | 471 | 849 |
Gaztelera | 378 |