Igoera lortzeko azken partidan Barakaldo animatzeko deia egin die Udalak herritarrei

0

Asteburu honetan Barakaldo Futbol Taldeak RFEFko 1. mailara igotzeko azken partida jokatuko du. Hiria egun osoan zehar taldeari laguntzeko prestatu da: animazioa, haurrentzako jolasak, musika… Gorka Zubiaurre Alkatetzako zinegotziak gaur goizean gogorarazi duenez, «Barakaldok igoerarekin denboraldi bikaina amaitzea du jokoan, horregatik klubari ahalik eta gehien lagundu behar diogu».

Udaletik, klubarekin koordinatuta, partiduaren inguruan giroa sortzeko jarduerak prestatu dira. 13:30etik aurrera fanfarrea ibiliko da Zaballatik. 16:45etik aurrera, Hizkuntza Eskolatik igaroko diren jokalarien harrera izango da autobusean. 17:00etan kalejira hasiko da Lasesarre estadioraino. 17:00etan animazioa izango da estadioaren inguruan, DJ, FoodTrucks eta txosnarekin. 18:30ean hasiko da Orihuela Club de Fútbol taldearen aurkako partida.

Barakaldo Futbol Klubak Barakaldoko futbol talde guztiak gonbidatu ditu euren jokalariak (benjaminetatik hasi eta gazteetara) estadiora dohainik joan daitezen, eta horretarako zelaiaren iparraldeko tribuna erreserbatu du eta horrela jakinarazi die udalerriko futbol klubei. «Baraka babesteko unea da hau», berretsi du.

OMENALDIA ZUAZOKO ESKUBALOI KLUBARI

Partidaren atsedenaldian omenaldia egingo zaie emakumezkoen Zuazo Eskubaloi Klubeko jokalariei, berriki Ohorezko Mailara (Liga Guerreras bezala ezagutzen dena) igotzea lortu baitute. «Merezi baino gehiago merezi dugun omenaldia da hau, eta Zuazoko neskei itzuli ahal izango diegu denboraldi honetan maila gorenera igotzeko egin duten ahalegin guztia», adierazi du Zubiaurrek.

Gainera, Barakaldok igoera lortzen badu, igandean harrera egingo zaie udaletxean, «baina orain ez dagokio horri buruz hitz egitea, etxeko lanak egin eta irabazi egin behar baita», esan du Zubiaurrek. Azkenik, zinegotziak errespetua eskatu die Orihuela CF taldeko zaleei, «joan den asteburuko partidan ezohiko tratuarekin hartu gintuztelako bertan. Horregatik eskatzen dut hemen horrela tratatzea guztiok «.