Trafikoan eraginak astelehen honetan AP-8an, Biriatun, beste traktore-kontzentrazio batengatik

0
PRUEBA
  • Aurreikuspenen arabera, ekainaren 3ko (astelehena) 10:00etatik hurrengo eguneko 10:00etara itxiko da merkantzia-zirkulazioa Euskadirantz
  • Ez da baztertzen noranzko bietan ibilgailuen trafiko osoari eragin ahal izatea

Astelehen honetan traktoreen kontzentrazio berria egingo da Biriatouko AP-8 autobidearen mugan. Trafikoa itxi egingo da goizeko 10:00etatik aurrera, Euskadirako noranzkoan salgaiak garraiatzeko. Mozketa 24 orduz luzatuko da, astearteko goizeko 10ak arte, nahiz eta ez den baztertzen mobilizazioa mugagabe bihurtzea.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendariaren, Estibaliz Olabarriren, arabera: “Egun zaila izango da Gipuzkoako errepideetan, muga inguruan. Beraz, protestak irauten duen bitartean, mota guztietako ibilgailuei gomendatzen diegu mugatik ez joatea, Frantziarako noranzkoan, bai AP-8tik, bai ordezko bideetatik, kolapsatu ez daitezen.”

Bidegiko langileek eta Ertzaintzaren Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitateko agenteek zainduko dute zirkulazioa eta segurtasun-neurriak hartuko dituzte eraginak ahalik eta txikienak izan daitezen.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak informazioa emango du mezu aldakorreko panelen, www.trafikoa.euskadi.eus web-orriaren, @trafikoaEJGV X kontuaren eta 011 telefono-zenbakiaren (24 orduz erabilgarri dagoena) bidez.