BasqueTrade euskal enpresak nazioartera hedatzeko laguntza-programak aurkeztu ditu

0

 

SPRI Taldean sartuta dagoen euskal enpresak nazioarteratzeko agentzia den Basque Trade & Investmentek (BasqueTrade), bi webinar antolatu ditu euskal enpresa nazioarteratzeko finantza-laguntzako programak aurkezteko.

Lehena, ekainaren 13an 10:00etan programatua, enpresa txiki eta ertainentzako (ETE) laguntza-programen aurkezpenean oinarrituko da, nazioartekotzea sustatzeko.

Webinar honek bidez, Zabaldu, Sakondu, Elkartu eta Pilotu programek eskaintzen dituzten aukeren berri eman nahi zaie enpresei.. Programa horiek ETEen nazioarteratzeko prozesuaren hainbat esparru finantzatzeko diseinatuta daude, proiektu bakoitzaren ezaugarri eta beharretara egokitzen dira. Horrez gain, zalantzak zuzenean argitzeko gune bat eskaini nahi zaie eskaeren ebaluazioaren arduradun teknikoei.

Ekitaldirako izen-ematea eskuragarri dago esteka honetan.

Ekainaren 20an, 10:00etan, bigarren webinarra egingo da. Oraingo honetan, nazioartekotzearekin lotutako inbertsioetarako finantziazio-programak ezagutaraztea da helburua.

Zehazki, nazioartekotze-proiektuak dituzten tamaina eta sektore guztietako euskal enpresei zuzendutako webinar honetan, GAUZATU International programaren bidez eskura daitezkeen laguntzei buruz eta BasqueTradek Euskal Finantza Institutuarekin (IVF) eta COFIDESekin duen hitzarmenari lotutako zerbitzuari buruz hitz egingo dute.

Lehenengo webinarrean bezala, parte hartzen duten enpresek aukera izango dure laguntzen arduradun teknikoei kontsultak egiteko

Webinarrean sartzeko formularioa esteka honetan dago.