Eusko Jaurlaritzak 1,5 milioi eurotan handituko du Guggenheim Bilbao Museoan parte hartzea artelanak erosteko helburuarekin

0

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du “Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporánea de Bilbao, S.L.” sozietatearen kapital gehikuntza. Guztira Eusko Jaurlaritzak 1.499.519 euro bideratuko ditu kapital-gehikuntzara. “Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporánea de Bilbao, S.L.” sozietatearen helburua edozelako arte-lan eta sorkuntza motak eskuratu eta ustiatzea da, baita arte-erakusketak eta erakustaldian antolatzea ere.

Otsailaren 29an egindako ez ohiko bileran hartu zen kapitala gehitzearen erabakia 2024an Guggenheim Bilbao Museoaren bilduma propioko eskuratze-programa garatu ahal izateko. Eusko Jaurlaritzak 1,5 milioi euroko gehikuntza egingo du eta ondorioz 63,8 milioi eurokoi partaidetza izango du “Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporánea de Bilbao, S.L.” sozietatean, hau da, orain arte bezala kapital sozialaren %50a. Gainontzeko %50-a Bizkaiko Foru Aldundiarena da.