Emaitek Plus programak foku anitzeko zentro teknologikoen eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko ikerketa kooperatiboko zentroen jarduera ez-ekonomikoa babesten du
Eskaerak EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik 2024ko uztailaren 19ra arte aurkeztu ahal izango dira
Gobernu Kontseiluak, gaurko bilkuran, Emaitek Plus laguntza-programaren deialdia onartu du ekitaldi honetarako, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko foku anitzeko zentro teknologikoen eta IKZ ikerketa kooperatiboko zentroen jarduera ez-ekonomikoari laguntzeko, eta finantzaketa esleitu die, jarduera globalaren emaitzen ebaluazioaren eta azterketaren bidez.
Laguntza horiek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatzen ditu, eta guztira 73 milioi euro dira, bi zenbateko bereizitan banatzen direnak: 55 480 000 euro foku anitzeko zentro teknologikoentzat (“egokitzapen-maila emaitzetara bideratutako zentroaren eredura” izeneko ataleko dirulaguntzetarako 53 815 600 euro bideratzen dira, eta “zentroen jarduera-planak, 2020rako finkatutako adierazleen aginte-taulako helburuak lortzeko”, 1 664 400 euro); eta 17 520 000 euro ikerketa kooperatiboko zentroentzat (zenbateko hori, era berean, honela banatzen da: “egokitzapen-maila emaitzetara bideratutako zentroaren eredurako”, 16 994 400 euro, eta “zentroen jarduera-planak, 2020rako finkatutako adierazleen aginte-taulako helburuak lortzeko”, 525 600 euro).
Eskaerak EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik 2024ko uztailaren 19ra arte aurkeztu ahal izango dira, egoitza elektronikoaren bidez soilik.
https://www.euskadi.eus/servicios/1007811/ (gaztelaniaz)
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1007811/ (euskaraz)
EMAITEK PLUS 2024 programako 73 milioi euroen aurrekontu-egozpena honako kreditu-banaketa honetan islatzen da:
PARTIDAK | 2024 | 2025 | GUZTIZKOA |
Teknologia 5413. IKZen Jarduketa Planak | 367.920,00 € | 157.680,00 € | 525.600,00 € |
Teknologia 5413. IKZen Jarduketa Planak | 1.165.080,00 € | 499.320,00 € | 1.664.400,00 € |
Teknologia 5413. IKZen Exekuzio Maila | 11.896.080,00 € | 5.098.320,00 € | 16.994.400,00 € |
Tecnología 5413. IKZen Exekuzio Maila | 34.693.380,00 € | 16.144.680,00 € | 50.838.060,00 € |
Berrikuntza Funtsa 5414. IKZen Exekuzio Maila | 2.977.540,00 € | 2.977.540,00 € | |
GUZTIZKOA | 51.100.000,00 € | 21.900.000,00 € | 73.000.000,00 € |