Eusko Jaurlaritzak pazientzia izateko eskatzen die Frantziarantz doazen gidariei

0

Ibilgailu-ilara luzeak sortzen ari dira, 20 kilometrotik gorakoak, AP-8an, N-1ean, A-15ean, GI-636an eta N121-An, Biriatuko ordainlekua ireki zain zeuden kamioi ugari iristen ari direnez, atzo goizeko 10:00etatik gaur goizeko 10:00etara bitartean itxita egon baita salgaien garraioarentzat, ordainlekuaren inguruan antolatutako traktoreen kontzentrazioa dela eta.

Une hauetan Frantziarako noranzkoko ordainlekuko kabina guztiak zabalik daude, eta Ertzaintza lanean ari da ibilgailu guztien zirkulazioa errazteko, nahiz eta hainbat ordu beharko diren trafikoa normaltasunera itzultzeko.