Lezamaren gaineko hitzaldia Puskas Akademian

0

Hungariako prestakuntza-zentro ospetsuan joan den ostegunean egindako biltzarrean parte hartu du Athleticek, AS Monaco, Hoffenheim eta Frankfurteko Eintracht bezalako puntako klubekin batera

Lezamak futbol-kongresuetan aktiboki parte hartzeko bideari jarraitzen dio. Kongresu horietan, bere prestakuntza-eredua erakutsi eta ondorioak ateratzen dira bere hazkunderako eta aurrerapenerako. Oraingo honetan, Aitor Ugarte, gure akademiako Sport Science-eko zuzendaria izan da joan den ostegunean hitzaldi bat eman zuena Hungariako Puskas Akademia ospetsuan, liga txapelketan hirugarren amaitu duen klub ezaguna.

Hungariako federazioarekin elkarlanean aritzen den Centre of Football Education and Methodology erakundeak antolatu zuen ekitaldia, eta hitzaldia prestakuntza fisikoari eta errendimendu-sailari buruzkoa izan zen. Biltzarrean, AS Monaco, Eintracht de Frankfurt, KRC Genk, TSG Hoffenheim, Lech Poznan, Nottingham Forest eta Dinamo Zagreb bezalako puntako klubetako teknikariek ere parte hartu zuten.

Aurtengo denboraldian, hainbat kongresu garrantzitsutan parte hartu du Lezamako akademiak, hala nola Benfican, Sevillako ECA, Dinamo Tblisi, Hoffenheim, Fenerbahce, PSV Eindhoven eta Florentzian, baita Sports Data Campusean eta Civitas Metropolitanon antolatutako Isokinetic Conference-n ere.

Gainera, denboraldi honetan, instalazio zuri-gorriak bisitatu dituzte Chivas, Tigres, Borussia Dortmund, Benfica, PSV Eindhoven, US Cremonese, Aston Villa, Bayern Munich, AFC Bournemouth eta MTK Budapest bezelako klubek, informazioa partekatzeko eta gure metodoak ezagutzeko.