Euskalmeten aurreikuspenen arabera, hauteskunde-egunean eguraldi aldakorra izango da

0

Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentziak eguraldi aldakorra aurreikusten du datorren iganderako, ekainaren 9rako. Hauteskunde-egunean zaparrada handiak botako ditu eta ekaitzak izango dira zenbait lekutan eguneko lehenengo orduetan, eta orduek aurrera egin ahala baretu egingo dira.

Euskalmeten arabera, goizaldean eta goizeko lehenengo orduetan, zaparrada mardulak eta ekaitzak izan litezke zenbait tokitan, batez ere isurialde kantauriarrean eta, bereziki, Euskadi ekialdean.  Berez, 40-50 l/m²-tik gora meta daitezke Gipuzkoa ekialdean.

Goizak aurrera egin ahala, atertzen joango da eta tarteka zaparrada batzuk botako ditu, eta arratsalde partean ez du euririk egingo Araban. Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, oraindik ere euria egin dezake, baina gutxi eta tarteka.

Egoera horrek tenperaturak jaistea ekarriko du, batez ere egunaren ordu zentraletan. Horrela, tenperatura maximoak 16 eta 18 ºC artean eta minimoak 12 eta 14 ºC artean ibiliko dira. Gainera, ipar-mendebaldeko haizeak bolada zakarrak izango ditu, eta horrek areagotu egongo du giro freskoa.

Iragarpen eguneratuak eta abisuak jarraitzea gomendatzen da Euskalmet (http://www.euskalmet.euskadi.eus) eta X kontuaren (@Euskalmet) bidez.