Nerea Melgosak haur eta nerabeentzako politikek hurrengo legealdian izango duten garrantzia azpimarratu du

0
Hernani 07-06-2024 Nerea Melgosa, consejera en funciones de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales del Gobierno Vasco, ha señalado hoy que en la legislatura que está a punto de comenzar “los niños, niñas y adolescentes van a estar muy presentes en la acción política”. En este punto, se ha mostrado convencida de que el Gobierno Vasco “va a seguir abogando por el desarrollo pleno de las personas menores contemplando la protección y promoción de sus derechos. Y no lo va a hacer solo”. Melgosa ha hecho estas declaraciones en el marco de la jornada organizada hoy en Hernani por la cooperativa Hirube con motivo de su quinto aniversario. /// Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako jarduneko sailburuak, gaur adierazi duenez, hastear dagoen legegintzaldian “haurrak eta nerabeak oso presente egongo dira ekintza politikoan”. Puntu horretan, ziur agertu da Eusko Jaurlaritzak “adingabeen garapen osoaren alde egiten jarraituko duela, haien eskubideak babestuz eta sustatuz. Eta ez du bakarrik egingo”, adierazi du. Melgosak Hirube kooperatibak bere bosgarren urteurrena ospatzeko gaur Hernanin antolatu duen jardunaldian esan du hori. © MITXI
  • Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Hernaniko Hirube kooperatibaren urteurrenean parte hartu du

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako jarduneko sailburuak, gaur adierazi duenez, hastear dagoen legegintzaldian “haurrak eta nerabeak oso presente egongo dira ekintza politikoan”. Puntu horretan, ziur agertu da Eusko Jaurlaritzak “adingabeen garapen osoaren alde egiten jarraituko duela, haien eskubideak babestuz eta sustatuz. Eta ez du bakarrik egingo”, adierazi du.

Melgosak Hirube kooperatibak bere bosgarren urteurrena ospatzeko gaur Hernanin antolatu duen jardunaldian esan du hori.

“Azken lau urte hauetan, jarduera berriak abiarazteko balioko duten tresnak eskuratu ditugu”, aurreratu du, eta bi mugarri nagusi aipatu ditu: haur eta nerabeen bermerako etorkizuneko estrategia, “politika publikoen ardatz nagusia izango dena eta bereziki desabantaila sozialean dauden adingabeengan eta haien familiengan zentratuko dena”, eta berriki onartutako Haur eta Nerabeen Legearen garapena, non “behingoz adingabeak babes-subjektu izatetik eskubideen titular izatera igaroko baitira”.