B-WOMENIN Global Meeting & Expanding-ek bere jardunaldiei hasiera eman die, eta eremu profesionalean emakumeen lidergoak duen garrantzia azpimarratzen du

0
B-womenin global

B-WOMENIN Global Meeting & Expanding 2024 saioak maiatzaren 29an hasi ziren Donostian. Ekimen hau Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade) enpresa-nazioartekotzearen arloan berdintasunezko gizartea sustatzeko hartutako konpromisoaren ondorioz sortu da.

Basque Trade & Investmenteko, (BasqueTrade) erakundeko Eusko Jaurlaritzaren SPRI Taldearen barruan dagoen enpresa nazioartekotzeko agentziako kontseilari delegatua den Ainhoa Ondarzabalek, ireki zuen topaketa.  Gure enpresak nazioartekotzeko funtsezko roletan emakumezko figuren presentziak duen garrantzia azpimarratu zuen: “Meeting & Expanding, izenak adierazten duen bezala, ezagutzak nahiz konexio eta sare profesionalak ezagutzeko eta zabaltzeko sortu da”.

Programak sei hilabete iraungo du, eta saioak azarora arte luzatuko dira. Hainbat gai jorratuko ditu, nazioarteko enpresa-arloan dituzten bizipenak eta ikuspegiak partekatuko dituzten emakumeen eskutik.

Bertan izan ziren  Idoia Izeta, Digitalentuneko Managing Partnerra; Iratxe Zuluaga, Merytronic eta Ariadna Grid-eko zuzendari eta bazkidea; Kristina Apiñaiz, Arabako Industria Ingeniarien Elkargoko dekanoa; eta Marije Zabaleta, Orkli Group-eko finantza-zuzendaria. Guztiek erakundeen zuzendaritzan duten esperientzia pertsonalak partekatu zituzten, ​​erresilientziari, entzute aktiboari eta lidergoaren enpatiari buruzko beren ikuspegia emanez., z.

Elkarrizketaren moderatzailea Jurdana Izagirre izan zen, EE.UUko BasqueTraderen bulegoko zuzendaria, eta emakumeen lidergoaren hainbat alderdi jorratu zituen, hizlarien ibilbideetan elementu komunak identifikatuz. Mezurik nabarmenenen artean, emakumeen lidergoak lan-eremuan eragina izatearen garrantzia azpimarratu zen, erabaki-foroetan aurrera eginez. Era berean, “aukera berriak aprobetxatzeko ausartak eta proaktiboak izateko” beharra azpimarratu zen, bai eta gure harreman-sarea zabaltzearen garrantzia ere, ikuspegi eta esperientzia berriekin aberasteko.

Hizlariak bat etorri ziren nazioarteko merkatuetan entzun eta ikasi egin behar dela esatean, benetan gertatzen ari denera egokitzeko eta lidergo- eta negoziazio-estiloa doitzeko bezain iragazkorrak izanik.

Azkenik, STEAM profilen esparruan hezkuntzan dagoen arrakala kezkagarriari heldu zitzaion. Egoera horri aurre egiteko, hizlariek adin goiztiarretan jarduteko beharra nabarmendu zuten, baita Inspira STEAM bezalako programak ere, neskatoen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzen saiatzen direnak, adin txikietatik hasita.

Hurrengo jardunaldia

Ekainaren 19an, programaren bigarren saioa antollatutko da Bilbon, enpresa-hazkundean nazioartekotzeak duen rol estrategikoari buruzkoa. Ikuspegi estrategikoari esker beren enpresek arrakasta izan dezaten lagundu duten beste lau emakumeren testigantzen bidez, nazioarteratzeak dituen erronkak eta aukerak ulertuko dituzte parte-hartzaileek.

Izen-emateak esteka honen bidez egin daitezke:
2. Saioa B-WOMENIN Global: Emakumeek garatutako nazioartekotzea