Estatuko eta nazioarteko eraikuntza-sektoreko profesionalek etxebizitzako industrializazio-prozesuari buruz hitz egingo dute 360º-ko ikuspegitik Visesak antolatutako jardunaldian

0
  • Industrializazioa, alokairuko etxebizitza publikoak eraikitzeko errealitatea jardunaldia ekainaren 14an izango da Bilboko Euskalduna Jauregian eta sektoreko berrehun pertsona baino gehiago hartuko ditu

 

Visesak, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren sozietate publikoak, Bilboko Euskalduna Jauregian bilduko ditu ostiral honetan nazioko zein nazioarteko  industrializazioaren adituak bilduko ditu 360º-ko ikuspegitik eraikuntzaren sektorearentzat zein alokairuko etxebizitza babestuen arloarentzat eraldatzailea den prozesu honi buruz hitz egiteko.

Industrializazioa, alokairuko etxebizitza publikoak eraikitzeko errealitatea jardunaldian erantzuna emango zaie zenbait galderari: efizientzia, jasangarritasuna eta kalitatea areagotu daiteke alokairu sozialeko etxebizitza publikoen eraikuntzan? Zer-nolako garrantzia du industrializazioak eta berrikuntza teknologikoen erabilerak sektorean? Zer behar da eraikuntzan industrializatzeko eta ekoizpen-prozesuaren eraldaketa azkartzeko?

Jardunaldian zehar autonomia-mailan zein nazioartean ezarritako estrategien berri emango dute Pablo García Astrainek (Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura zuzendaria. Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila) eta Russell Loveridgek (Managing Director NCCR Digital Fabrication – ETH Zürich). Estatu-mailako ikuspegiaz Javier Martín arduratuko da (Etxebizitza eta Lurralde Agenda Ministerioko Etxebizitza eta Lurzoruko zuzendari nagusia).

Ikuspegi estrategikoa finantzaketaren eta aseguruen ikuspegitik ere osatuko da. Finantzaketaren arloan Oriol Fornerrek (CaixaBankeko Negozio eta Produktu Sustatzaileko zuzendaria) eta Begoña Ortuzarrek (erakunde bera ko Euskadiko eta Kantabriako Higiezinen Negozio Zentroko zuzendaria) industrializaziotik eratorritako etorkizuneko erronkei aurre egiteko beharrezko finantza tresnak zeintzuk diren azalduko dute. Aseguruei dagokionez, Ibon Gangoitik (Eraikuntzako zuzendaria – Alkora Correduría de Seguros) parte hartuko du.

Halaber, esparru horretan, Visesak Industrializatutako Etxebizitza Sozialeko Liburu Zuria aurkeztuko du, sektorerako gida eta motor gisa balioko duen ekimena.Foroan egingo den mahai-inguruari esker hizlari eta bertaratuen arteko eztabaida sortuko da, non, besteak beste, Carlos Quindósek (Visesako zuzendari nagusia), Teresa Batllék (Picharchitects eta Pich-aguilerako kide sortzailea) eta Luis Fernándezek (OCHko presidentea) parte hartuko duten.

Adituen hitzaldiek eta industrializazio-prozesuan parte hartzen duten eragileen arteko elkarrizketak Industrializazioa jardunaldira erakarriko dute, alokairuko etxebizitza publikoak eraikitzeko errealitate bat baita sektoreko 200 profesional baino gehiago.