Athleticeko beteranoak, ‘Ídolos de Leyenda’ txapelketako txapeldunak

0

Atletico Puerrtollanoren aurka 0-2 irabazi eta FC Barcelonaren beteranoen aurka 0-0 berdindu zuten

Athletic Clubeko beteranoek Incluye-Tea Elkartearen aldeko txapeleketa benefikoan parte hartu zuten joan den igandean Puertollanon. Rafa Dehesaren jokalariek ‘Ídolos de Leyenda’ txapelketa irabaztea lortu zuten, Atletico Puertollanoren eta FC Bartzelonako talde beteranoaren aurka.

Igande goizeko lehen norgehiagokan 0-2 nagusitu ziren zuri-gorriak, Ibon Gutierrez eta Marioren golekin. Bigarren neurketan, zuri-gorriek 0-0 berdindu zuten talde blaugranaren aurka.