Neurketa abuztuaren 1ean, 19:00etan, jokatuko da
Athleticek Sestaoko Las Llanas zelaian lagunarteko partida jokatuko du SD Eibarren aurka abuztuaren 1ean, ostegunean, 19:00etan. Talde zuri-gorriak baieztatu duen bosgarren lagunartekoa da honakoa. Aurretik, Burgos CF (uztailak 20ean), Real Racing Club (uztailak 24ean), Aston Villa (abuztuak 7an) eta VfB Stuttgart (abuztuak 10ean) taldeen aurka jokatuko duela iragarri zen.
Talde armagina izan da Bigarren Mailako lehen postuetan denbora gehien eman duen taldeetako bat. Denboraldia hirugarren postuan amaitu zuen, LaLiga EA Sports mailara zuzenean igotzeko puntu bakarrera geratu zelarik. Hala ere, igoerako play offetako lehen kanporaketan, Real Oviedok kanporatu zuen.