ESS-Bilbao eraikitzeko Estatuko Administrazio Orokorrarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren gehigarri berria

0

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntzako sailburuak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak proposatuta, gaurko bileran baimendu du Estatuko Administrazio Orokorrarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bigarren gehigarria sinatzea, Euskadin Espalazio bidezko Neutroien Iturri Europarraren egoitza bat eraiki, ekipatu eta ustiatzeko (ESS-Bilbao, European Spallation Source Bilbao).

Hitzarmenaren gehigarri berria 2017ko abenduan sinatu zuten bi aldeek (Estatuko Administrazioak, alde batetik, eta Eusko Jaurlaritzak, bestetik, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren eta Hezkuntza Sailaren bidez), eta bi urteko luzapena dakar aldez aurreko gehigarriarekiko, azpiegitura eraikitzeko azken fasean eragina baitu, COVID edo ESS-ERIC proiektuan inplementatu behar diren segurtasun-neurriak tarteko.

Hitzarmenaren gehigarri berriak luzatu egiten du 2017ko abenduan bi aldeek sinatu zutena (Estatuko Administrazioak, alde batetik, eta Eusko Jaurlaritzak, bestetik, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren eta Hezkuntza Sailaren bidez), eta bi urteko luzapena dakar aurreko gehigarriarekiko. Honek azpiegitura eraikitzeko azken fasean eragin nahi du, pandemiak edo ESS-ERIC proiektuan inplementatu behar diren segurtasun-neurriak tarteko.

Gehigarri berri horrek Zamudioko Parke Teknologikoan egoitza duen ESS Bilbaoren lanaren jarraipena bermatzen du, eta Euskadik neutroien eta neutrinoen fisikaren arloan duen gaitasun zientifiko eta teknologikoa handitzen du.

Sartutako berrikuntza nagusia, finantzaketarako 2027ko abenduaren 31ra arte egiten den luzapena da. Horrela, Euskadik 2.745.551,26 euro finantzatuko ditu 2026 eta 2027 urteen artean (aipatutako bi sailek erdibana). Lehenengo gehigarrian 2025era arte ezarritako zenbatekoak ez dira aldatuko.

Aldaketa horiek ESS proiektuaren eraikuntza-kostuaren prezioak eguneratzeagatik gertatu dira, diseinua segurtasun-eskakizun berrietara egokitzeko berrikusketa egin ondoren.

ESS-ERIC, Espalazio bidezko Neutroien Iturri Europarra, Europako azpiegitura zientifiko handiena da, eta Euskadi da proiektu zientifiko honetan parte hartzen duen partaide azpiestatal europar bakarra. Azpiegitura hori 2027ko bigarren seihilekoan martxan jartzea espero da.