Inguraldek «Orain Zer» jardunaldia antolatu du Tokiko Enplegu Planean parte hartzen amaituko duten pertsonei lan-orientazioa errazteko

0

Talde-orientazioko saio honen helburua Inguraldek lan-merkatu arruntean sartzeko eskaintzen dituen zerbitzuak eta aukerak ezagutaraztea da. «Tokiko enplegu-ekintzen bidez lanpostua eskuratu ondoren, nahiz eta aldi baterako izan, garrantzitsua da pertsona horiek laneratzeko itxaropen handiak izatea, eta, horretarako, ezinbestekoa da Barakaldok eskaintzen dituen baliabide guztiak ezagutzea», adierazi du David Solla Inguraldeko presidenteak.

Inguraldeko Enplegu Zentroak «Orain Zer» talde-orientazioko saioa hartu du gaur, Barakaldoko Udalak sustatutako eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak kofinantzatutako Enplegu Plan Orokorrari eta Gazte Enplegu Planari dagozkien proiektuekin kontratu-lotura amaitzear duten pertsonei zuzenduta.Lan-merkatu arruntean sartzeko laguntza eta aholkularitza eskaintzea da helburua.

«Inguraldek urtean zehar kudeatzen dituen enplegu-planek pertsonen enplegagarritasuna hobetzea dute helburu, erabilera publikoko eta interes sozialeko jardueretan duten okupazioaren bidez», gogorarazi du David Solla Inguraldeko presidenteak. «Lan-esperientzia horren ondoren, oso garrantzitsua iruditzen zaigu ohiko lan-merkatuan sartzeko itxaropenak mantentzeko eskura dituzten baliabide guztiak ezagutzea», amaitu du Sollak.

«Orain Zer» programan parte hartzen duten pertsonek jasotzen duten informazioaren artean, besteak beste, orientazio-zerbitzuak, enplegu-zentroa, mentore gela, bitartekotza eta ekintzailetzarako laguntza daude. Gainera, Inguraldek datozen hilabeteetan garatuko dituen enpleguarekin eta prestakuntzarekin lotutako proiektuen katalogoa ezagutzera ematen zaie.

Era berean, kontratua amaitutakoan eskubidea izan dezaketen prestazioei eta sorospenei buruzko informazio orokorra ematen zaie, DSBE, IMV eta Tokiko Enplegu Planeko proiektuetan lan-jarduera hasi zenean etendako edo aldatutako bestelako laguntzen balizko berraktibazioak barne.

«Ohikoa da, kontratuak amaitzen direnean, pertsona horiek hitzordua eskatzea Orientazio Zerbitzuarekin», gogorarazi du David Sollak. «Talde-ekimen honekin, aurrea hartzen diegu haien beharrei, enplegua modu aktiboan bilatzea errazagoa izan dadin», adierazi du.

«Orain Zer» talde-orientazioko ekintzak Inguraldek egiten duen etengabeko harreman-prozesuaren parte dira. Prozesu hori talde-aurkezpenekin osatzen da, eta kontratatutako pertsonek esperientziak partekatu eta sare profesionalak sor ditzakete.

Jardunaldi horiek 15 eta 25 pertsona arteko taldeei ematen zaizkie, 90 minutuko iraupenarekin. Horiek amaitzean, prestakuntza-interesei buruzko galdetegibat banatuko da. Bertan, pertsonek prestakuntza jaso nahi duten arloak edo sektoreak jaso ahal izango dituzte.

Enplegu Planen edizio honetan 6 saio egin dira guztira «Orain Zer», eta guztira 56 proiektuetako 116 pertsonak hartu dute parte, gutxi gorabehera.