Naia Landaluzek 2026ra arte lehoia izaten jarraituko du

0

Orozkoko atzelariak, aurten 33 neurketa jokatu dituenak, Klubarekin lotzen zuen kontratua bi urtez luzatu du

Athletic Clubek eta Naia Landaluzek (23 urte) akordioa erdietsi dute atzelari zuri-gorriaren kontratua 2026ko ekainaren 30era arte luzatzeko. Horrela, erdiko atzelari bizkaitarrak beste bi urtez jarraituko du talde zuri-gorrian. Landaluze elitean finkatu den jokalaria da Liga F-ko 28 partida eta Kopako bost jokatuz, 2.000 minutu baino gehiago lehiatuta. Gainera, bi golen ekarpenarekin, David Aznarren taldeak aurten erakutsitako bilakaeran lagundu du.

Orozkoko atzelariak 2021eko ekainean egin zuen debuta Iraia Iturregiren eskutik, baina, 2022/23 denboralditik aurrera, lehen taldearen fitxa lortu eta minutu gehiago jokatzen hasi zen.  Ikasturte honetan, aurrerapausua eman eta bikoiztu egin du Liga F-n izan duen partaidetza.

Naia zentral oso fisikoa da eta aireko jokoa bikain menderatzen du. Ezaugarri horiek defentsan duen sendotasunaz ondo hitz egiten dute, baina baita erasoko arriskuaz ere. Hurrengo denboraldia laugarrena izango da Athleticekin. Lehenago, hastapenak Pauldarraken eman zituen eta gerora, Lezamako haztegian sartu zen harrobiko bigarren taldeean jokatzeko.

Landaluzek Jon Uriarte presidentea eta Xabier Arrieta Klubeko Emakumezkoen Futboleko zuzendariarekin batera sinatu du Ibaigane Jauregian eta oso pozik agertu da: «Dena bost urte nituenean hasi zen eta begira nora iritsi naizen. Niretzat berrikuntza hau eguneroko lanaren saria da. Aukera eskaini didate eta aprobetxatzen jakin dut«.