Olabarrietak ‘Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema. Egitura, baliabideak eta ikuspegiak‘ liburuaren aurkezpenean hartu du parte

0

Eusko Jaurlaritzako jarduneko Gizarte Zerbitzuetako zuzendari den Marian Olabarrietak “Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema. Egitura, baliabideak eta ikuspegiak” liburuaren aurkezpen ekitaldian hartu du parte gaur. Liburu hau Euskal Herriko Unibertsitateko Arkaitz Fullaondok eta Noemi Bergantiñosek egin dute.

Olabarrietak nabarmendu duenez, gizarte-babesaren eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren etorkizunari aurre egiteko, “zainketen eredu publiko eta komunitario baterantz aurrera eginez, eraldaketa sakonean dagoen euskal gizarte batean, anbizioa eta errealismoa, inbertsioa eta berrikuntza, lidergo publikoa eta zainketen diamantea osatzen dugun lau sektoreen lankidetza behar ditugu”.

Ekitaldian Amaia Inza, EHUko Lan Harremanen eta Gizarte Lanaren Fakultateko Dekanoak ere parte hartu du.