Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Alluitz mendian

0

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek 29 urteko mendizale bat erreskatatu dute, bere txakurrarekin batera, Abadiñon, Alluitz mendian orkatilan min hartu eta bere ibilbidearekin jarraitu ezin zuelako. Mendizalea Ertzaintzaren helikopteroak hartu eta Iurretako instalazioetara eraman du, eta han zain zuen anbulantziak eraman du gero Galdakaoko ospitalera.

Gaur eguerdiko hamabiak aldera, Abadiñon, Alluitz menditik bere txakurrarekin batera jaisten ari zen mendizale bat SOS Deiak 112 Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuarekin harremanetan jarri da, orkatila bihurritu duela eta ezin zuela oinez jarraitu esanez.

Adierazitako lekura suhiltzaileak eta Zaintza eta Erreskate Unitateko mendiko baliabideak zeramatzan eta mendiko konfigurazioa zuen Ertzaintzaren helikoptero bat mobilizatu dira eta mendizalea eta bere txakurra zeuden lekuraino iritsi dira. Lehenengo mendizalea erreskatatu dute eta gero txakurra, eta biak Iurretako basera eraman dituzte. Mendizalea anbulantzian eraman dute gero Galdakaoko ospitalera.