Gorosabelek 2028ra arte sinatu du Athletic Clubekin

0

Hegaleko atzelaria, elitean 183 partida daramatzana, libre heldu da Deportivo Alavesetik

Athletic Clubek eta Andoni Gorosabelek akordioa lortu dute Arrasateko jokalaria 2028ko ekainaren 30era arte futbolari zuri-gorri bihurtzeko. Libre heldu da Deportivo Alavesetik, eta denboraldi bikaina egin du bertan. Guztira 37 partidatan parte hartu du, eta minutu gehien jokatu dituen bigarren jokalaria izan da.

Gorosabel (27 urte) futboleko heldutasun betean iritsi da Lezamara. Atzelariak 183 neurketa osatu ditu elitean, sei denboralditan banatuta Realarekin eta azken urtean Mendizorrotzan. Donostiarrekin jokatutako 146 partiden artean, Europa Ligako 19 daude, ekitaldi honetan Athletic Clubekin jokatuko duena, eta Sevillan Kopako txapeldun izateko balio izan zuena, bere ibilbideko titulu bakarra.

“​​​​Erronka bat gehiago da nire ibilbidean, Athletic Klub handi bat da, historia handikoa, Ligan eta Europan goian egoteko beti lehiatu dena, aukera polita da eta zelaian itzuli ahal izatea espero dut. Athleticek filosofia polita du, asko baloratzen da, lehiatu eta tituluak irabazi ahal izatea, kanpotik atentzioa deitzen du”, esan du Gorosabelek lehoi gisa egindako bere lehen hitzetan.

Bestalde, Mikel Gonzalezek, Futboleko zuzendari nagusiak, uste du fitxaketa berria “erasoan nabarmentzen den jokalaria dela, taldekideekin jokoan elkartzeko, barruko eremuetan jokatzeko eta aurkarien zelaian paseak lortzeko erraztasuna duena. Gure ustez, oso ondo osa daiteke daukagun hegaleko futbolarien profilarekin, eta taldeari erasoko baliabide gehiago eman. Denboraldi asko daramatza futbol profesionalean lehiatzen eta esperientzia du Europako txapelketetan. Denboraldi bikaina egin du Deportivo Alavesen”.