Udalak eraso sexistarik gabeko jaiak eskatu ditu

0

Boulevardeko puntu morea erreferentziazko informazio gune izango da berriro

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udalak, Aniztasun, Inklusio eta Berdintasun Saialaren eskutik, eraso sexisten eta indarkeria matxistaren aurkako udako kanpaina prestatu du, udan egiten diren jaiei begira.

Festetan ere aske, Indarkeria sexistarik ez!‘, ‘¡Por unas fiestas libres, no a la violencia sexista!‘ urte honetarako aukeratutako leloa da, Cristina Lagé Aniztasun, Inklusio eta Berdintasun zinegotziak adierazi duenez. Lagéren esanetan, «hiriak indarkeria sexista mota guztiak arbuiatzen dituela ikusarazi nahi dugu, eta, horrekin batera, herritarrak sentsibilizatu nahi ditugu, errespetutsuak izateaz gain, edozein eraso sexista salatu behar dela jabetu daitezen, isildu beharrean«.

Boulevarda

Zinegotziak adierazi duenez, azken urteotan bezala, «Boulevardek puntu morea izango da antzinako prentsa-kioskoan; indarkeria matxistari buruzko informazioa, prebentzioa eta arreta emateko leku bat izango da, batez ere garai honetan hasten diren jai guztietan erabilgarri izango dena».

Puntu horretan, indarkeria eta portaera matxistekiko jendeak duen sentsibilizazioa areagotuko da, botere eta/edo menderatze jarraibideak eta harremanak prebenitzeko beharraz ohartaraziko da, errespetuan oinarritutako harreman afektibo-sexualak sustatuko dira eta, jaietan indarkeria sexistako kasurik gertatuz gero, erantzuna emango zaie.

Kanpaina

Kanpaina sortzeko, koordinazio-lan handia egin da, alor askotako arduradunekin: auzoetako jaiak, Jazzaldia, Donostia Festak, Udaltzaingoa, Hondartza eta Aterpetxe Sailak eta gaueko aisialdiko tabernak.

Puntu Moreen egunak, ordutegiak eta kokapenak

Erlazionatutako dokumentuak

2024/06/18-an argitaratua