Athletic Clubeko jokalari ohien taldeak AFE selekzioaren eta Realaren aurka jokatuko du larunbat honetan Hondarribian
Larunbat honetan, ekainaren 22an, Athletic Clubeko emakumezkoen beteranoek Tximist Cup txapelketa jokatuko du Hondarribian, AFEko eta Realeko Legends mailako taldeak osatzen dituzten jokalari ohien aurka.
Lehoi ohiek goiza irekiko dute Realaren aurka jokatuz 10:30etik aurrera eta ordubete beranduago Futbolarien Elkartearen kontra lehiatuko dira. Deialdia honako hau da: Edurne Marañon, Garazi Unibaso, Jessica Gomez, Irantzu Castrillo, Iragarne Piñero, Gurutze Fernandez, Ainoa Antruejo, Itziar Gurrutxaga, Ainhoa Gaztelu, Nerea Uriagereka, Sandra Garcia, Vanesa Rodriguez, Ane Zarate, Arrate Orueta, Eli Ibarra, Irune Maza, Julene Guarrotxena eta Tzibi Juaristi. Gainera, Vanesa Gimbertek eta Erika Vazquezek, AFEk hautatuta, minutu batzuk jokatuko dituzte Klubeko taldekide ohiekin.