SEGITTUR eta Basquetour elkarlanean ari dira Euskal Herriko helmuga adimendunak bultzatzen

0
  • 2024an Debabarrena, Enkarterri-Meatzaldea, Arabako Lautada eta Portugalete helmugekin lan egingo da helmuga turistiko adimendunak bihur daiteze.

SEGITTURek eta Basquetourrek akordio bat sinatu dute Euskal Autonomia Erkidegoan helmuga turistiko adimendunen eredua bultzatzen elkarrekin lan egiten jarraitzeko.

Enrique Martínez SEGITTUReko presidenteak eta Daniel Solana Basquetourreko zuzendariak sinatu dute akordioa, eta aurreikusten du aurten Debabarrena, Enkarterri-Meatzaldea, Arabako Lautada eta Portugalete helmugekin lan egingo dela, helmuga turistiko adimendun bihurtzeko.

Bi erakundeek 2021etik dute harremana, eta horren bidez hainbat ekintza egin dituzte helmuga turistiko adimendunen arloan, besteak beste DTI metodologia eskualdeko lurraldeetara egokitzea eta bederatzi helmugatan txosten diagnostikoak egitea.

2021az geroztik, bederatzi euskal helmuga adimendun bihurtzeko lan egin da, besteak beste, Donostia, Gasteiz, Arabako Errioxa, Uribe, Bilbo, Busturialdea, Debagoiena, Getxo eta Arabako Ibarrak.

DTI metodologiak ebaluatu ondoren helmuga horietan lortutako emaitzak oso onak izan dira, eta Donostia eta Bilbo nabarmendu dira, aztertutako baldintzen % 80 gainditu baitute, eta, beraz, puntuazio handiena lortu duten Espainiako bederatzi helmugetako bat dira.

SEGITTUReko presidentearen iritziz, lankidetza hori aurrerapauso garrantzitsua da helmuga turistiko adimendunen aldeko apustuan; izan ere, helmuga birbalorizatzen laguntzen dute berrikuntzaren eta teknologiaren bidez, eta, horren ondorioz, lehiakortasuna handitzen da, garapen jasangarria bultzatzen da, eta turistaren esperientzia eta egoiliarren bizi-kalitatea hobetzen dira.

Basquetourreko zuzendariaren iritziz, akordio hau Euskadik helmuga turistiko adimendunen ereduarekin duen konpromisoaren erakusle da. Izan ere, eredu hori oso baliagarria da helmugen kudeaketa hobetzeko, lehiakorragoak izan daitezen.