- Dokumentua eskuragarri dago jada Ertzaintzaren webgunean
Eusko Jaurlaritzak gaur goizean bidali du Eusko Legebiltzarrera “Euskadiko Gorroto Gertakariei buruzko 2023ko txostena”. Dokumentua Jon Mirena Landa UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrako zuzendariaren gidaritzapean eta koordinaziopean egin da, eta bertan Ertzaintzak 2023an erregistratutako 281 gorroto-gertakariak eta gorrotoarekin lotutako arau-hauste administratibo bakarra aztertzen dira.
Txosten osoa Ertzaintzaren webgunean kontsulta dezakezu.