Hamar jokalari armaginek Eibarreko kide izateari utziko diote ekainaren 30ean

0

Yoel, Correa, Tejero, Aketxe, Venancio, Quique, Ríos Reina, Sergio León, Simic eta Qasmi

Hamar jokalarik ekainaren 30ean utziko diote Eibarreko taldeari euren kontratuak amaitzean: Yoel, Correa, Tejero, Aketxe, Venancio, Quique, Ríos Reina, Sergio León, Simic eta Qasmi.
Yoel Rodríguez: Eibarreko jokalaria azken 8 denboraldietan, guztira 77 partida jokatuta (Ligako 62 eta Kopako 15).
Rober Correa: Eibarreko jokalaria azken 5 denboraldietan, 85 partida jokatuta guztira (79 Ligan eta 6 Kopan).
Álvaro Tejero: Eibarreko jokalaria azken 5 denboraldietan, guztira 137 partida jokatuta (130 Ligan eta 7 Kopan). 8 gol sartu ditu (7 Ligan eta bat Kopan).
Ager Aketxe: Eibarreko jokalaria azken 3 denboraldietan, 94 partida jokatuta guztira (89 Ligan eta 5 Kopan). 16 gol sartu ditu (14 Ligan eta 2 Kopan).
Frederico Venancio: Eibarreko jokalaria azken 3 denboraldietan, guztira 80 partida jokatuta (77 Ligan eta 3 Kopan). Gol 1 sartu du Ligan.
Quique González: Eibarreko jokalaria azken 5 denboraldietan, guztira 118 partida jokatuta (105 Ligan eta 13 Kopan). 10 gol sartu ditu (6 Ligan eta 4 Kopan).
José Ríos Reina: Eibarreko jokalaria azken 2 denboraldietan, guztira 44 partida jokatuta (Ligako 40 eta Kopako 4).
Sergio Leon: Eibarreko jokalaria azken denboraldian, guztira 16 partida jokatu ditu Ligan eta 3 gol sartu ditu.
Stefan Simic: Eibarreko jokalaria azken denboraldian, 4 partida jokatuta guztira (Ligako 1 eta Kopako 3).
Yacine Qasmi: Eibarreko jokalaria azken denboraldian, guztira 14 partida jokatuta (Ligako 12 eta Kopako 1). Gol 1 sartu du Ligan.
Eibarrek eskerrak eman nahi dizkie guztiei euren profesionaltasunagatik eta Klubarekin duten konpromisoagatik, eta zorte ona opa die.