Harrobiak ere denboraldiari amaiera jarri zion

0

Larunbatean Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek denboraldi amaiera ospatu zuten. Goizean zehar Bidebietan hainbat partida berezi jokatu ziren, non gurasoek ere parte hartu zutelarik eta ondoren, Petritegiko Malum Rex jatetxean 170 pertsona elkartu ziren bazkari eder baten inguruan.

Oso urte polita izan da harrobiarentzat, besteak beste, Lacturale Bera Bera kadete taldeak Kopan kadete mailako finala jokatu zuen Illunben eta Euskal Ligako senior taldeak Zilarrezko mailara igotzea lortu zuen. Larunbatean datorren denboraldian jarraituko ez duten jokalariek (Enara, Ainhoa, Leire, Laia eta Aintzane) omenandi xume bat jaso zuten, bertsoa eta guzti: ikusi bideoa

Euskal Kopa, liga eta fasea

hori da hori lorpena

Urtean erakutsi duzue

zuen bertsio onena

Cangasen gertatutakoa da

eskubaloiko gorena

Zuek ezagutzea izan da

bizitzako gauz hoberena

Gaurkoz utz ditzagun malkoak

eta osa dezagun dena