Lehendakariak Eusko Jaurlaritza berria izendatzeko dekretuak sinatu ditu

0

Imanol Pradales Lehendakariak gaur goizean sinatu ditu XIII. Legegintzaldiko  Eusko Jaurlaritza osatuko duten sailburuak izendatzeko dekretuak.

Sailburu berriak bihar asteartean, hilaren 25ean, izango den ekitaldi baten jabetuko dira euren karguez. Ekitaldi hori Ajuria Enea jauregian izango da, Imanol Pradales  Lehendakaria buru dela. Ekitaldian honako hauek izango dira: Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kideak eta Gobernu Koalizioko alderdi politikoen ordezkariak.