Pradales Lehendakariak Eusko Jaurlaritza berriaren Sailen Dekretua sinatu du

0

Pradales Lehendakariak Eusko Jaurlaritza berriaren Sailen Dekretua sinatu du

  • Gobernu Kontseiluaren lehenengo bilera astearte honetan izango da, Sailburu berriak euren karguaz jabetu ondoren.

Gaur, Imanol Pradales Lehendakariak Eusko Jaurlaritzako Sailen eta Lehendakaritzaren egitekoak eta jardun-arloak zehazten dituen dekretua sinatu du.

Dekretu honek Lehendakaritzari Euskadi kanpoan ordezkatzeko eta proiektatzeko egitekoa esleitzen dio; era berean, Europako gaietan gobernu-politika bideratzeaz, mugaz gaindiko eta eskualdeen arteko lankidetzaz eta euskal gizataldeekin eta euskal etxeekin batera lan egiteaz ere Lehendakaritza arduratuko da. Aipatutakoez gain, besteak beste, garapenerako lankidetza-politika, talentua sustatzea, atxikitzea eta erakartzea eta berdintasunaren aldeko politikak Lehendakaritzaren jardun-arloak izango dira.

Sailburu berriak karguaz jabetzeko ekitaldia astearte honetan izango da, Ajuria Enean; ekitaldi horren ondoren, Jaurlaritza berriak bere lehenengo batzarra egingo du.