Gabonetako Azokan postu bat eskatzeko epea zabalik

0

Azoka osatuko duten Gabonetako etxolak eta food-truckak Frantzia pasealekuan eta Ramon Labayen plazan bilduko dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Aurten ere Gabonetako Azoka funtsezkoa izango da Gabonetako kanpainarako, eta azokako etxoletako bat eskuratzeko aukera dagoeneko zabalik dago. Azken urteotan, Donostian ez ezik, Espainiako iparralde osoan ere sona handiko Gabonetako azoka bihurtu da.

Donostia Sustapenak izena emateko irekitako epea uztailaren 22an itxiko da, eta, ordura arte, interesa duten saltoki eta negozio guztiek www.donostiagabonetakoazoka.eus helbidean bidali ahal izango dute eskabidea. www.fomentosansebastian.eus

Gabonetako Azokan honelako salgaiak dira nagusi: Gabonetako elikagai tipikoak, gabonetako haur jostailuak eta opariak, gabonetako eskulanak eta oparitzeko gauzak, gabonetako dekorazioa

Etxolak eta food-truckak egunero egongo dira zabalik, azaroaren 29tik urtarrilaren 6ra arte (abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik, bi egun horietan itxita egon ahal izango baitira). Oinarrietan, nahitaez ireki beharreko ordutegiak adierazita daude, 11:00etatik 21:30etara bitartean.

Gabonetako Azokan erakusketari gisa parte hartzeko eskaera www.donostiagabonetakoazoka.eus webgunetik bidali behar da uztailaren 22a baino lehen. Aipatutako eskaera onartuz gero, bi aukera ematen dira: azoka klasikoan (fisikoan) parte hartzea edo/eta DSS Market Plazan (online azokan) parte hartzea

Erlazionatutako dokumentuak

2024/06/25-an argitaratua