Zatoz eskubaloia frogatzera Bidebietara!

0

Datorren astean, uztailaren 1etik 5era bitartean, Bidebieta kiroldegian Bera Berak Eskubaloia frogatzeko aukera eskainiko du ordubetez.

Neska-mutilei zuzenduta, goizeko 10etan hasi eta 11etan bukatu, bost egun hauetan burutuko diren saioak dohakoak izango dira. Hori bai, kiroldegian sartu ahal izateko, Donostiako Patronatoak Kirol txartela eskatuko du eta eduki ezean, eguneko sarrera ordaindu beharko da.

Informazio gehiago: 630620042 telefonoan edo eskubaloieskola@berabera.eus helbidean